ekia komunikabideetan: Bizitzeko modu bat

EKIA: Belaunaldi arteko zubia Pirinioetan

Enpresabideak bisita egin digu eta gure proiektuaren bihotza eta zentzua jasotzen dituen erreportaje sakona argitaratu du. Eskerrik beroenak haiei gure lana hain modu adeitsu eta xehean kontatzeagatik.

Gure gasnategiaren abiapuntua argia izan zen: gure aiten-amonen jakintza ez galtzea eta gaztaren bidez gure herriari eta lurrari bizia ematen jarraitzea. Lau lagun gara –Beñat, Eneko, Julen eta Mikel–, eta Uztarrozko jatorrizko lantegitik abiatu eta Izaban, espazio modernoago batean, EKIArentzat etapa berri bati ekin diogu, betiere jatorrizko esentzia eta lan egiteko era errespetatuz.

Latxa ardien esne gordinez egindako Erronkari gazta egiten dugu, artisau eran eta denborak agintzen duen erritmoan. Baina gure lana ez da hor amaitzen: gasna freskoa, gaztazaharra eta beste produktu batzuk ere egiten ditugu, eta horien salmenta zuzena, azoketan, denda txikietan eta online bideratzen ari gara.

Gure helburua ez da enpresa erraldoia sortzea. Gure helburua da egiten dugunari zentzua ematea, ingurua errespetatzea eta gaztaren bidez komunitatea ehuntzea. Proiektu hau gure bizimodua da, gure herriarekiko konpromisoa, eta Pirinioetan bizi eta lan egiteko aukera benetakoa bihurtu digu.

Izaban bisita gidatuak, dastatzeak eta bizipen bereziak eskaintzen ditugu. Bertatik bertara ezagutu nahi baduzu nola sortzen den Erronkari gazta, ongi etorri Ekia Gasnategira!

 Irakur ezazu Enpresabidearen erreportaje osoa hemen: